Ostiralean jokatu zen finala 2016-03-07

Unai Mendizabalek irabazi du Erniarraitz Sariketa

Ostiralean jokatu zen Erniarraitz Sariketaren finala Azpeitian eta Unai Mendizabalek irabazi zuen. Gainontzeko bostak honela sailkatu ziren: bigarren Oihana Iguaran, hirugarren Jon Gurrutxaga, laugarren Amaia Iturriotz, bosgarren Gemma Urteaga eta seigarren Aitor Salegi. Aste honetan ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.
Unai Mendizabalek irabazi du Erniarraitz Sariketa. Ostiralean jokatu zen finala Azpeitiko gaztetxean eta areto bete-betean jantzi zion txapela German Zelaiak, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen sortzaileetako batek. Honela geratu zen sailkapena:

1.Unai Mendizabal   279 puntu.
2.Oihana Iguaran     278,5 puntu
3.Jon Gurrutxaga    269,5 puntu
4.Amaia Iturriotz      267,5 puntu
5.Gemma Urteaga   265,5 puntu
6.Aitor Salegi            261,5 puntu

Unai Mendizabalek berak irabazi zuen bertso onenaren saria ere, zortziko txikian abestutako bertsoaren truke.

Aste honetan ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza