Argi Berri Sarian sailkatu ziren larumbatean 2016-03-08

Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga Osinalde Sariketan izango dira

Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga Osinalde Sariketan izango dira
Larunbatean XIX.Argi Berri Saria jokatu zen Ordizian, 45.Osinalde Sariketaren lehen kanporaketa. Maider Arregik irabazi zuen saioa eta Jon Gurrutxaga sailkatu zen bigarren; ondorioz, Osinalde Sariketan kantatzeko txartela lortu dute biek. Beraiekin aritu ziren kantuan Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteaga. Bigarren kanporaketa modura, Osin-Berde sariketa jokatuko da datorren larunbatean Zaldibian.
Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga dira Osinalde Sariketara sailkatu diren lehen bi bertsolariak. Larunbatean jokatu zen lehen kanporaketa, XIX. Argi Berri Saria, eta entzuleek eta epaimahaiak bat egiten zuten erabakian. Epaileen esanetan, "guztiak aritu dira txukun eta entzuleak oso gustura geratu dira saioarekin, baita bertsolariak eurak ere, egindako lanarekin”.

50 entzuleren aurrean aritu ziren kantuan bertsolariak. Maider Arregi eta Jon Gurrutxagarekin batera, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteaga izan ziren. Igor Egurenek egin zituen gai-jartzaile lanak eta koplatan aritzeko Furriela eta Josu trikitilarien laguntza izan zuten.

Sariak denentzat
Bertsolarien lana eskertzeko, “Irriz eta Malkoz” bertso bilduma oparitu zieten sei bertsolariei eta horrez gain, Maider Arregi saioaren irabazleak Antton Mendizabal eskultoreak egindako “Txikia” saria jaso zuen Juan Mari Gereñu, Argi Berri Elkarteko presidentearen eskutik.

Hurrengo kanporaketa datorren larunbatean
Zaldibiako Osin Berde elkartean jokatuko da bigarren kanporaketa datorren larunbatean. Osin Berde Sarian arituko dira kantuan Eneko Araiztegi "Korta", Aratz Igartzabal "Potto", Unai Mendizabal, Asier Rubio, Maddi Sarasua eta Mikel Tapia. Saio horretan  beste bi bertsolari sailkatuko dira apirilaren 2an jokatuko den Osinalde Sariketara.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza