Bertso-saio musikatua 2016-03-08

Elizondon ere ez zen kasualitatea izan

Joan zen larunbatean Amaia Agirre, Ane Labaka, Oihana Iguaran eta Alaia Martin aritu ziren kantuan Elizondoko Arizkuenea Kultur Etxean martxoaren 8a aitzakiatzat hartuta. Ainhoa Aranburu izan zuten gai-jartzaile eta Garikoitz Otamendik eta Araitz Bizkaik bibolinaz eta gitarraz girotu zuten saioa.
 Geroz eta entzute handiagoa lortu dute "Ez da kasualitatea" saio musikatuek. Martxoaren 8a aitzakiatzat hartuta, Elizondoko Aizkuenea Kultur Etxe goxoan saio musikatua antolatu zuten joan zen larunbatean. Ainhoa Aranburu gidari eta Garikoitz Otamendiren bibolina eta Araitz Bizkairen gitarra lagun hartuta, honako laukote hau aritu zen bertsotan:

 Amaia Agirre
 Ane Labaka
 Oihana Iguaran
 Alaia Martin


 Bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza