Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-03-09

Larunbatean festa handia ospatuko da Argantzunen

Arabako sei eskualdetan sei topaketa egin ondoren, ekimenean parte hartu duten talde guztietako ordezkariak ariko dira larunbatean. Egun osoko egitaraua izango da larunbatean.
 Bukatzera doa aurtengo Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa. Urtarrilean abiatu zenetik, sei eskualdetan sei topaketa egin dituzte: Izarran, Laudion, Araian eta Zalduondon, Kanpezun, Errekaleorren eta Oionen, denera hamalau taldetako ordezkariak aritu dira bat-bateko saioetan, eta idatzizko hainbat taldek ere beren sortak kantatu dituzte.

 Egun osoko egitaraua Argantzunen

 Larunbat honetan egingo da azkeneko jaia Argantzunen, aurtengo Kuadrilla Artekoak izan duen izaera bilduko duen saioan: talde guztietako ordezkariek hartuko dute parte, eta ahalik eta modu partehartzaileenean antolatu dira egitarauko ekimen guztiak.

 Goizeko 11:00etan autobusa Gasteizko Iparralde Gizarte Etxetik abiatuko da eta 11:30ean Argantzungo plazan izango da hitzordua.
 12:00etan hasita, bat-bateko eta idatzizko taldeekin erronkak egingo dira herrian zehar.
 Ondoren, eguerdiko 14:30ean, plazan bazkaria izango da plazan. Bazkalostean, 16:30etan, oholtza gaineko bertso-saio musikatua izango da.
 Arratsaldeko 17:15etan Bertso-Guda izango da.
 18:30ean Orkresta Elektrotxaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar
 20-30ean, bertso-ragga izango da Ansotegi tabernan

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza