Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa 2016-03-09

Hego Uribe eta Busturialdeak jokatuko dute BBK Sariketako finala

Hego Uribe eta Busturialdeak jokatuko dute BBK Sariketako finala
Hego Uribe eta Busturialdeak jokatuko dute BBK Sariketako finala. Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa Hego Uribe eta Uribe Kostaren artean eta Bilbo ingurukoak lortu zuten finalerako txartela. Finala martxoaren 18an izango da, Bilbon, Kafe Antzokian, 19:00etan.
Hego Uribe eta Busturialdeak jokatuko dute BBK Sariketako finala. Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa Hego Uribe eta Uribe Kostaren artean eta Bilbo ingurukoak lortu zuten finalerako txartela. Finala martxoaren 18an izango da, Bilbon, Kafe Antzokian, 19:00etan. Finaleko sarrera doakoa da, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertaratzeko gonbita luzatu die bertsozale guztiei.

Bigarren finalaurrekoa Zallan atzo
Bertsolari gazteen BBK sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa jokatu zen atzo Zallako Zine antzokian. Hego Uribeko eta Uribe Kostako taldeak aritu ziren kantuan. Hego Uribek 419 puntu lotu zituen; Uribe Kostak 411 puntu.

18 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga aritu ziren kantuan; Uribe Kostako taldean, ostera, Eneko Elordui Arriaga, Aritz Landeta Terceño eta Naroa Torralba Rodriguez.
24 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin, Peio Molinuevo Martin; Uribe Kostako taldean,Unai Mendiburu Valor, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran.

Atzokoan, Olatz Larrinaga Caballero ibili zen aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza