Igandean 15:00etan ETB1en 2016-03-11

Motibo jakinengatik egiten diren saioak Hitzetik Hortzeran

Askotan egiten dira bertso-saioak zerbaiten alde, zerbaiten kontra edo zerbait aldarrikatzeko. Horrelako saioetan nola sentitzen diren azalduko dute Jon Maiak eta Oihana Iguaranek aste honetako Hitzetik Hortzeran. Adibide gisa, Andoainen egindako Sahararen aldeko jaialdia, Emakume Langilearen Egunaren inguruan Elizondon egindakoa eta Biriatun bertako ikastolaren aldeko jaialdia.
Zerbaiten alde, kontra edo aldarrikapen bat egiteko antolatzen dira askotan bertso-saioak. Kanturako zein mailatan eragiten dio bertsolariari, bertso-saioa antolatzeko motibo bat egoteak? Jon Maiak eta Oihana Iguaranek euren iritzia azalduko dute aste honetako  Hitzetik Hortzeran.

Andoainen, Sahararen aldeko jaialdi batean aritu ziren Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin; Elizondon Emakume Langilearen Egunaren inguruan antolatutako saio-musikatu batean kantatu zuten Oihana Iguaranek, Alaia Martinek, Amaia Agirrek eta Ane Labakak; eta Biriatun bertako ikastolaren aldeko jaialdian aritu ziren Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Julio Soto eta Maialen Lujanbio.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza