Larunbatean Argantzunen izan zen azkeneko saioa 2016-03-14

Festa giroan bukatu da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa

Argantzunen Egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Aurreko sei topaketetan aritutako 14 taldeetako ordezkariek kantatu zuten larunbatean. Hemendik bi urtera itzuliko da taldekako ekimena.
 Arabako sei eskualdetan sei topaketa egin ondoren, joan zen larunbatean Argantzunen bukatu zen aurtengo Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa. Egun osoko festa izan zen Argantzunen, eta topaketetan aritutako 14 taldeetako ordezkariek kantatu zuten. Aurtengoan ez da txapeldunik izan, ahalik eta partehartze zabalena lortzea baitzen helburua.

 Eguerdian poteoa

 50 lagun elkartu ziren eguerditik bertsotan aritzeko prest. Ahalik eta formatu desberdinenetako saioak izan ziren larunbatean, ahalik eta jende gehienak kanta zezan. Eguerdian tabernaz taberna aritu ziren kantuan eta, tartean, herriko umeek sorta bat kantatu zuten herriko plazan.

 Behin eguerdiko saioak bukatuta, 90 lagun elkartu ziren Argantzungo pilotalekuan bazkaltzeko prest.

 Bazkalostea bi formatutan

 Bazkalostean bi formatutako saioak izan ziren. Hasteko, bertso-saio musikatua eskaini zuten Arabako sei eskualdetako sei ordezkarik. Ondoren, bertso-guda formatuan aritu ziren kantuan.

 Jai giroan bukatu zen festa


 Behin bazkalosteko saioak bukatuta, musikak ere protagonismo handia izan zuen. "Orkresta" elektrotxarangarekin herriuan barrena ibili ondoren, bertso-ragga emanaldia izan zen herriko taberna batean.
 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza