Aretxabaletan jokatu zen 2016-03-15

Aizpea Garmendia ere finalera Gipuzkoako eskolartekoan

Aizpea Garmendia ere Gipuzkoako eskolarteko finalean izango da, apirilaren 17an Eibarren. Aretxabaletan jokatu zen laugarren kanporaketa eta berak eskuratu zuen txartela. Ostegun honetan kanporaketa jokatuko da Azkoitian.
Aizpea Garmendia ere Gipuzkoako eskolarteko finalean izango da, apirilaren 17an Eibarren. Aretxabaletan jokatu zen laugarren kanporaketa eta berak eskuratu zuen txartela. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan, Murualde Elkartea jendez lepo zela:  Haizea Arana, Aritz Irigoien, Aitor Tatiegi, Peio Iriarte, Maddi Aiestaran eta Aizpea Garmendia.

Ostegunean izango azken kanporaketa Azkoitiko Iraurgi elkartean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariek abestuko dute: Lierni Rekondo, Naroa Agirre, Iker Letamendia, Imanol Albizu, Itziar Mendia eta Urko Arregi. 

Afarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera arte. Azkoitiko saio honetan erabakiko da finalean kantatuko duen zortzikotea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza