Aurten ere festa handi bat izango da Bardoetako finala
Hiru taldek hartuko dute parte finalean, Iruñeko 'Obario Maldikoak', Leitzako 'Atekaberts' eta Berako 'Larungo Antenak'. Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo 'Obario Maldikoak taldean; Ander Fuentes 'Itturri', Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Migel Mari Elosegi 'Luze', 'Atekaberts' taldean eta Julen Zelaieta, Aitor Elexpuru, Patxi Castillo eta Jokin Pinatxo, 'Larungo antenak' taldean.
Dena prest da Etxarri-Aranatzen larunbatean Bardoetako hirugarren edizioko finala jokatzeko. Frontoian izango da ekitaldia, 17:00etan hasita. Hiru taldek hartuko dute parte finalean, Iruñeko 'Obario Maldikoak', Leitzako 'Atekaberts' eta Berako 'Larungo Antenak'. Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo 'Obario Maldikoak taldean; Ander Fuentes 'Itturri', Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Migel Mari Elosegi 'Luze', 'Atekaberts' taldean eta Julen Zelaieta, Aitor Elexpuru, Patxi Castillo eta Jokin Pinatxo, 'Larungo antenak' taldean.
Botoz erabakiko da irabazlea Bardoetan parte hartu duten gainerako taldeetako kideek zein entzuleen botoek erabakiko dute zein talde den Bardoen hirugarren edizio honen irabazlea.
Finalean honako lana egin beharko dute hiru talde finalistek, taldekideen artean banatuta: Hasierako agurra, taldeka puntuagarria
1.atala o Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso o Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso o Sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso
2.atala o Zortziko txikian hiru punturi erantzun o Objektu bati bertso bana o Gaia emanda doinu eta neurri librean bertso bat osatu, publikoak oinak asmatuz (“potokumeak”)
3.atala o Koplak taldeka, bi kideren artean o Gaia emanda talde bakoitzeko taldekide banak bi bertso osatu
4.atala o Hiru rol desberdinekin eta egoera emanda, hiruko ofizioa, bina bertso osatu arte
5.atala o Puntukako saioa taldekideen artean
Bukaerako agurra, banaka ez puntuagarria
Saiorako eta afarirako sarrerak salgai Finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 10 euroan dago sarrera Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, 5 euroan 16 urtetik beherakoentzat eta 12 euroan gainerakoentzat.
Internetez gain, Nafarroako hainbat herritan salgai daude saiorako sarrerak: Etxarri Aranatzen Leku Ona eta Xapatero tabernetan, Iruñean Karrikirin, Leitzan Maimur liburudendan, Beran Kataku ostatuan eta Lesakan okindegian.
Finala amaituta triki-poteoa egongo da herrian barna eta amaitzeko Bardoen afaria. Afarirako txartelak ere salgai daude, baina horiek soilik internetez erosten ahal dira eta kopuru mugatua da.
121 parte hartzaile Urtarrilaren 22an abiatu zen Bardoen aurtengo edizioa eta osotara 23 saio jokatu dituzte Nafarroan barna. 121 parte-hartzaile izan dira 16 taldetan banatuta, horietatik 71 bertsolari zirela. Hirugarren edizio honetan bardoak eremu berrietara zabaldu dira eta lehen aldiz Lizarran, Altsasun eta Aurizberrin taldeak atera dituzte.
Bardoen finala antolatzeko, Etxarri Aranazko udalaren eta Sakanako bertso-eskolaren laguntza izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.