Ikastolaren alde 2016-03-17

Errepikatzeko moduko saioa Biriatun

Joan zen martxoaren 6an Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto aritu ziren kantuan Biriatuko elizan, bertako ikastolaren alde. Hiru hamarkadaren ondoren berreskuratu da bertso-saioa Biriatun. Ttittof Haranboure antolatzailearekin eta laguntzen aritu zaion Amets Arzallusekin mintzatu gara.
 Hiru hamarkada baziren Biriatun azkenekoz bertso-jaialdia antolatu zenetik. Bertako ikastolaren egoerak bultzatuta, aurten berreskuratu egin da jaialdia. Joan zen martxoaren 6an izan zen, eta herriko eliza bete egin zen saioa jarraitzeko. Honako seikote hau aritu zen kantuan Aimar Karrika aurkezle zutela:

 Andoni Egaña
 Amets Arzallus
 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Julio Soto


 Ttittof Haranbourek parte hartu zuen saioaren antolaketan. Amets Arzallusek bere laguntza eskaini zuen hasieratik. Biekin mintzatu ginen saioa bukatu berritan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza