Igandean 15:00etan ETB1en 2016-03-18

Oholtzako apaingarriei buruz Hitzetik Hortzeran

Plazetako oholtzen itxura eta atrezzoa aztertuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran eta horrek nola eragin dezakeen bertsolarien sorkuntzan. Horren harira, Amaia Agirrek bere bizipenak kontatuko ditu. Estanis Iriarte eta bere kideek oso berezi prestatzen dute Villabonako oholtza, eta berak azalduko du zergatik. Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.
Denetatik ikusi dezake plazaz plaza dabilenak: zaindu gabeko oholtzak, goxo prestatutakoak, intentzio onarekin egin baina egokiak ez direnak... eta noski, bertsotan arituko den lekuak eragiten dio bertsolariari. Aste honetako Hitzetik Hortzeran oholtzen itxura eta atrezzoa aztertuko dira eta Amaia Agirrek bere bizipenak kontatuko ditu.

Adibide gisa Villabonako bertso-saioa erakutsiko dute. Izan ere, urtero oso itxura berezia ematen diote oholtzari Estanis Iriartek eta bere kideek. Aurten erromeri-giroan jarri dituzte sei bertsolariak eta berak azalduko du prestaketaren zergatia.

Maialen Lujanbio eta Igor Elortzaren bertsoaldi bat ekarriko dute gogora, 1994koa; eta bertso berrien artean, Villabonakoak, Andoaingoak, Elizondokoak eta Biriatukoak.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza