Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2016-03-18

23 urteko ibilbidea BBK Sariketak

Gaur jokatuko da BBK Sariketaren finala Bilbon eta Busturialdea eta Hego Uribeko taldeak arituko dira kantuan. Lehenengo BBK Sariketa 1993an jokatu zen Lea-Artibai eta Durangaldearen artean. Hitzetik Hortzerak honela eman zuen orduko finalaren berri.
Lehenengo BBK Sariketa 1993an jokatu zen. Hasieratik, orain duen formatu berdintsua izan zuen: taldeka eta bi adin mailatan banatuta (25 urte arte eta 17 urte arte.)

Eskualdeka osatu ziren taldeak eta lehenengo hartan bost izan ziren: Arratia, Lea-Artibai, Busturialdea, Durangaldea eta Bilbo.

Horietatik bi iritsi ziren finalera, Lea-Artibai eta Durangaldea. Martxoaren 26an jokatu zen finala Bilbon, Bidebarrietako liburutegian. Joserra Garziak honela kontatu zuen Hitzetik Hortzeran.

Gaur jokatuko da aurtengo finala
Busturialdea eta Hego-Uribeko taldeak arituko dira kantuan gaur BBK Sariketaren finalean. Bilboko Kafe Antzokian izango da saioa arratsaldeko 19:00etan.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza