Zortzi Puntutan 2016-03-18

Uribe Kostako txapelketa izango da bihar

Zortzi Puntutan ekimenaren baitan, eskualdekako bertsolari txapelketak ari dira burutzen Bizkaian eta bihar Uribe Kostaren txanda izango da. Egun osoko egitaraua osatu dute Plentzian: eguerditik aurrera hiru finalaurreko jokatuko dituzte 12 bertsolarirekin eta gauean izango da finala bertako gaztetxean.
Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa jokatuko da bihar Plentzian. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte hiru finalaurrekotan eta gauean finala izango da gaztetxean. Hauexek saioak:

1. finalaurrekoa
13:00etan Uriola tabernan: Josu Landeta, Miren Loizaga, Unai Mendiburu eta Peru Vidal

2.finalaurrekoa

17:00etan El Puerto tabernan: Peru De Pedro, Jone Uria Albizuri, Beñat Vidal eta Inazio Vidal

3.finalaurrekoa
18:00etan Gorronda tabernan: Aitzol De Castro, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Itxaso Paia eta Imanol Uria

Finala gaueko 21:30ean jokatuko da Plentziako Danontzat gaztetxean.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza