ostiralean jokatu zen Bilbon 2016-03-21

Hego Uribek irabazi du BBK Sariketa

Hego Uribek (Bilboaldeak) irabazi du Bizakiko Bertsolari gazteen XXIV. BBK Sariketa. Busturialdea eta biak aritu dira finalean eta 24 urteotan bigarrenez irabazi du Hego Uribeko taldeak. Finaleko bertsoak eta finalisten hitzak bihar sareko plazan.
Hego Uribek (Bilboaldeak) irabazi du Bizakiko Bertsolari gazteen XXIV. BBK Sariketa. Busturialdea eta biak izan dira finalean. Finala, BBK Sariketak ohi duenez, bi ataletan egin da, 15-18 urte artekoen txanda izanda lehenbizi eta 24 urte artekoena ondoren. Lan guztiak amaituta, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu; Busturialdeak, ostera, 393 puntu.

Finalean 12 bertsolari gazte jardun dira kantuan. 18 urtera artekoetan, Busturialdeko taldean airtu dira, Beñat Bilbao Landa, Julen Karrion Lamikiz eta Lurdes Ondaro Mallea; Hego Uribeko taldean, ostera, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga.
24 urtera artekoetan, Busturialdeko taldean Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Ibai Amillategi Omaetxebarria eta Gurutz Uruburu Ibarguengoitia; Hego Uribe taldean, Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin eta Peio Molinuevo Martin.

Bizkaiera onenaren saria Lurdes Ondaro Malleak eraman du etxera. Sari banaketa ekitaldian Leire Aragón BBK-ko ordezkariak, Juan Gomez Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Beñat Vidal Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunak hartu dute parte. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskerrak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei.

Finalean, Itxaro Juaristi Olaetxea ibili zen aurkezle beharretan. Epaimahai Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Jurgi Fuentes Goikoetxea aritu da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu