Zapatuan jokatu zen finala 2016-03-21

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Bizkaiko 'Zortzi Puntutan' ekimenaren baitan Jone Uriak jantzi du Uribe Kostako txapela, Imanol Uriarekin buruz burukoa jokatuta. Parte hartze zabala izan da. Egun osoko festa egin zuten Plentzian.
Bizkaiko Zortzi Puntutan ekimenaren baitan, Uribe Kosta eskualdeak egun osoko festa egin du Plentzian joan den larunbatean. Jone Uriak jantzi du txapela, Imanol Uria eta biak buruz burukoa jokatuta. Kanporaketak aurretik zeuden jokatuta, eta zapatuan finalaurrekoak eta finala jokatu zituzten Plentzian.

Goizean poteoarekin hasi zuten eguna, eta ostean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa. Horretan, Peru Vidalek lortu zuen finalerako txartela. Bazkalostean jokatu zen bigarrena, eta Jone Uria izan zen horretako irabazlea. Azkenik, hirugarrena jokatu zen, eta Imanol Uriak lortu zuen zuzenean finalera sailkatzea. Horiek eta puntuazioz sailkatutakoak kontuan hartuta, hurrengoa izan zen finala jokatu zuen seikotea: Peru Vidal, Jone Uria, Imanol Uria, Inazio Vidal, Unai Mendiburu eta Josu Landeta. Finala Plentziako Danontzat gaztetxean jokatu zen. Saio ederraren ostean, Jone eta Imanol Uria heldu ziren buruz burukora. Eta azkenean, Jone Uria izan zen Uribe Kostako txapela jantzi zuena.

Algortako Bertsolari Eskolak eskerrak eman dizkie parte hartu duten taberna laguntzaileei, bertsolariei, epaileei, idazkariei, gai-jartzaileei, musikariei eta entzule guztiei.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza