Larunbatean Etxarri-Aranatzen jokatu zen finala 2016-03-21

Atekaberts talde leitzarra garaile

Atekaberts talde leitzarra garaile
Leitzako Atekaberts taldeak irabazi zuen larunbatean Etxarri-Aranatzen jokatu zen Bardoen finala. 270 entzuleren aurrean hiru taldetako hamar bertsolari igo ziren oholtzara: leitzarrekin batera, Berakoak eta Iruñekoak. Irabazleak irabazle, lehiaren gainetik talde-lana eta jai-giroa ditu oinarri ekimen honek eta finalean ere garbi geratu zen hori.
Amaitu da aurtengo Nafarroako Bardoak taldekako txapelketa. Larunbatean jokatu zen finala Etxarri-Aranatzen eta 270 lagun inguru elkartu ziren herriko pilotalekuan. Oholtzan berriz, hamar bertsolari kantuan: Iruñeko Obario Maldikoak taldan Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza: Berako Larungo Antenak taldean Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru eta Leitzako Atekaberts taldean Migel Mari Elosegi "Luze", Ander Fuentes "Itturri", Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi.

Agur umoretsuekin eman zioten hasiera saioari eta aldarte horretan jarri zituzten bertsozaleak. Hortik aurrera, denetariko ariketak: ofizioak neurri ezberdinetan, bakarkako lanak, taldekakoak...

Azkenean, beste taldeetako kideek eta entzuleek hala erakita, leitzarrek irabazi zuten saioa. Hala eta guztiz ere, lehiaren gainetik talde-lana eta jai-giroa ditu oinarri ekimen honek eta finalean ere horixe izan zen garaile.

Bertsoak eta elkarrizketak gure atarian
Asteazkenean ikusgai izango dituzue finaleko bertsoaldi onenak eta protagonistei egindako elkarrizketak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza