Igandean 15:00etan ETB1en 2016-03-25

Saioak ixteari buruz Hitzetik Hortzeran

Saioa nola hasten denaren adinako garrantzia izan dezake nola amaitzen den. Bertsolariak bertsoaren amaiera pentsatzen omen du hasieran. Baina ofizioan ari denean pentsatzen ote du bertsoaldiaren amaiera? Eta banaka ari denean, nola banatzen du edukia azken bertsoan esan nahi duena esateko? Agin Laburuk eta Oihana Bartrak kontatuko dute nola ixten dituzten saioak. Eta horrekin batera, pasa den larunbatean Etxarri-Aranatzen jokatu zen Bardoen finaleko bertsoaldi eta momentu onenak. Hori guztia aste honetako Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.
Hitzetik Hortzera ari da denboraldi amaierara iristen eta azken aurreko atala eskainiko du igande honetan. Amaieran pentsatzen jarrita, bertsolariek saioak nola ixten dituzten aztertuko dute aste honetan.

Saioa nola hasten denaren adinako garrantzia izan dezake nola amaitzen den. Bertsolariak bertsoaren amaiera pentsatzen omen du hasieran. Baina ofizioan ari denean pentsatzen ote du bertsoaldiaren amaiera? Eta banaka ari denean, nola banatzen du edukia azken bertsoan esan nahi duena esateko? Agin Laburuk eta Oihana Bartrak kontatuko dute nola ixten dituzten saioak.

Bardoen finaleko bertsoaldi onenak
Pasa den larunbatean Etxarri-Aranatzen jokatu zen Nafarroako Bardoak taldekako txapelketako finala. Hango bertsoaldi onenak eta protagonisten hitzak ere izango dira Hitzetik Hortzeran. Horrekin batera, Bergarako jaialdiko bertso onenak ere bai.

Hori guztia, aste honetako Hitzetik Hortzeran igandean 15.00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza