Bertsotruk 2016-03-29

Iritsi da Bertsotruk Debagoienera!

Iritsi da Bertsotruk Debagoienera!
Martxoaren 12an Bergaran Debagoienako eta Bortziritako Bertso Eskolako kideak elkartu ziren; Bertsotrukeko taldeko beraien lehen saioa egiteko. Hemen duzue parte-hartzaileen kronika.
Martxoaren 12an Bergaran Debagoienako eta Bortziritako Bertso Eskolako kideak elkartu ziren; Bertsotrukeko taldeko beraien lehen saioa egiteko. Hemen duzue parte-hartzaileen kronika:

14.30tan elkartu ginen Bergarako Pol-Pol tabernan. Oraindik motorrak berotzeke, bertsoak bazkalosterako utzi genituen. Bergaratik bueltaxka bat eman ondotik, 15.00ak inguruan bazkaltzera joan ginen Arrano Elkartera. Han, menu ederra dastatu ondotik hasi ziren lehenengo puntukako jardunak. Bazkaloste goxo baten ondotik, pare bat trago hartu eta 20.00rak inguruan hasi zen bertso saioa, Arrano Tabernan. Debagoienatik ondoko bertsolariak aritu ziren kantuan;  

Ane Zuazubiskar
Garikoitz Lopez de Munain
Unai Aranzabal
Axier Arriaran.

Bortziritako Bertso Eskolatik berriz, bertsolari hauek aritu ziren:

Joxe Juan Zubieta “Etxabe”
Iban Garro
Julen Zelaieta
Eneko Fernandez.

Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar “Txinbo” aritu zen.

Giro ederra sortu zen saioan, 40 bat bertsozalek taberna goraino bete baitzuten. Saioak umoretik jo zuen eta bertsolariek ariketa ezberdinak burutu behar izan zituzten. Jendeak txaloz eskertu zituen bertsolarien ahaleginak. Saioaren ondotik, pikoteo afari bat burutu genuen, egun eder bati amaiera emanez eta apirilaren 2rako hitzordua zehaztuz. Egun horretan berriz elkartuko gara bi bertso eskolak baina kasu honetan Lesakan, Gazte Egunaren harira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza