Osinalde Saria 2016-04-04

Haritz Mujikak irabazi du Osinalde Saria

Haritz Mujikak irabazi du Osinalde Saria
Maialen Akizu, Jon Gurrutxaga, Eneko Araiztegi, Maider Arregi eta Unai Mendizabal izan ditu kantukide. Publikoaren saria Unai Mendizabalentzat izan da, eta bertso onenarena Eneko Araiztegirentzat.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Osinalde Sariko finala, Gabiriko Osinalde Elkartean. Urtero bezala, aurten ere 100 lagunetik gora bildu ziren afaritarako, eta saioa hasterako bete-betea zegoen elkartea. Honako seikote hau aritu zen kantuan:

 Maialen Akizu
 Jon Gurrutxaga
 Haritz Mujika
 Eneko Araiztegi
 Maider Arregi
 Unai Mendizabal


 Jokin Murua aritu zen aurkezle lanetan. Azkenean, Haritz Mujika asteasuarrak irabazi zuen Osinalde Saria. Entzuleen saria Unai Mendizabalentzat izan zen, eta Eneko Araiztegirentzat bertso onena, kartzelakoan, hamarreko txikian botatako bigarren bertsoarengatik. Bertsoaldi onenak laster izango dira gozagai Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza