Bihar izango da lehenengo saioa 2016-04-05

Aldaketekin dator Gasteizko Bertsokatu ekimena

Aldaketekin dator Gasteizko Bertsokatu ekimena
Bihar izango da Bertsokatu ekimenaren lehen ekitaldia Gasteizen. Orain arte sariketa formatuan antolatu izan dute baina aurten, bi bertso-poteo egingo dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Lehenengoa bihar izango da Garraxitik Hala Bedira eta han izango dira kantuan Manex Astigarraga, Antton Aizpurua, Oier Arbina, Izar Mendiguren, Txaxio Rezusta, Koldo Gezuraga, Paula Amilburu eta Asier Rubio. Bertso-poteoa 18:30ean hasiko da.
Sariketa formatua eman izan diote orain arte Bertsokatu ekimenari baina aurten aldaketekin dator. Gasteizko Kutxiko Katuak taldeak antolatzen du eta aurten, bi bertso-poteo egingo dituztela aurreratu dute.

Lehenengoa bihar izango da. Arratsaldeko 18:30ean abiatuko dira Garraxitik eta kalez kale eta tabernaz taberna ibiliko dira kantuan Hala Bediraino. Bertsolari hauek hartuko dute parte: Manex Astigarraga, Antton Aizpurua, Oier Arbina, Izar Mendiguren, Txaxio Rezusta, Koldo Gezuraga, Paula Amilburu eta Asier Rubio. Bertso-poteoa 18:30ean hasiko da.

Bigarren zita datorren astean
Hurrengo asteazkenean egingo dute bigarren bertso-poteoa. Ordu berean baina alderantzizko bidea egingo dute bertsolariek eta bertsozaleek, Hala Beditik Garraxira. Han izango dira kantuan: Ander Solozabal, Mikel Lasarte, Beñat Torres, Maddi Sarasua, Aitor Salegi, Maria Izaga, Jon Ruiz de Pinedo eta Egoitz Iradier.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza