Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-04-07

Igandean abiatuko da Udaberriko fasea

Igandean abiatuko da Udaberriko fasea
Udaberriko fasea abiatzeko Aitor Bizkarra, Beñat Romero, Iñaki Lersundi, Lander Ibarluzea, Mikel Galarza eta Peru Vidal ariko dira kantuan Berrizko Kultur Etxean 17:30ean hasita. Itxaro Juaristi izango dute gai-emaile.
 Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko fasea. 56 bertsolari ariko dira kantuan lehenengo fase honetan. Udazkeneko fasean, udaberriko fasetik sailkatu direnei, inoiz txapelketako finalen batean kantatu duten bertsolariek ere kantatzeko eskubidea izango dute, eta fase horretan denera 30 bertsolari ariko dira.

 Berrizen hasiko da aurtengo txapelketa, arratsaldeko 17:30ean, Kultur Etxean. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Aitor Bizkarra
 Beñat Romero
 Iñaki Lersundi
 Lander Ibarluzea
 Mikel Galarza
 Peru Vidal


 Itxaro Juaristi ariko da aurkezle lanetan.

 Egin beharreko lana

 Bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:

 -Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian
 -Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian
 -Launa kopla ofiziotan, lauko handian
 -Bakarkako lana: gai bati buruz bi bertso, doinu eta neurri librean

 Sarrerak bertan

 Sarrerak ezingo dira aurretiaz erosi. Igandean bertan, saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira Kultur Etxeko leihatilak eta bertan eskuratu ahal izango dira. Sarrera arruntak 3 euroko prezioa izango du, baina Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 eurotan lortu ahal izango dute eta 16 urtetik beherakoek doan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza