Hurrengo ostiralean jokatuko da lehen kanporaketa 2016-04-08

Berrikuntzak aurtengo Plazatik Gaztetxera sariketan

Berrikuntzak aurtengo Plazatik Gaztetxera sariketan
Hastear da XV.Plazatik Gaztetxera sariketa; hurrengo ostiralean, hilak 15, lehen kanporaketa jokatuko da Eibarren. 32 bertsolarik hartuko dute parte bikoteka eta zazpi saio izango dira guztira, Euskal Herriko zazpi gaztetxetan; aurten bi herri berri gainera, Bergara eta Ondarru. Finala maiatzaren 21ean izango da, Mutrikun egingo den Plazatik Gaztetxera Egunean.
Bertsoa gazteengana eta gazteak bertsolaritzara hurbiltzea dira Plazatik Gaztetxera sariketaren helburu nagusiak. Aurten 15.edizioa egingo da eta hainbat berrikuntzekin dator. Antolatzaileen arabera,  "Plazatik Gaztetxera txapelketa eredu berriak martxan jartzeko gune gisara ikusten dugunez, eredu formal lehiakorraren planteamendua alde batera laga nahi izaten dugu. Horregatik, epaitzeko sisteman berrikuntzak sartuko ditugu; bertso bakoitzari epaile talde batek puntuazio jakin bat eman beharrean, publikoko talde aukeratu batek (5-7 pertsonez osatua) gehien iritsi den edo transmititu duen bikotea aukeratuko du, matematiketan sartu barik".

Baina ez dira hor amaitzen aldaketak, "ariketa berriak ere sartuko ditugu, saioari bizitasuna eta umorea eman asmoz. Txapelketetan ohikoak ez diren ariketak sartuz, inguru edo klima erosoago bat sortzea da helburua (bai bertsolari zein entzuleentzat)".

32 bertsolari eta 7 saio
Ohi bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finala izango ditu aurtengo Plazatik Gaztetxera sariketak. Saio guztiak gaztetxeetan izango dira eta aurten, bi herri berritako gazte asanbladek hartuko dute parte, Bergarakoak eta Ondarrukoak.

Bertsolariek bikoteka hartuko dute parte, 16 bertso-bikote osatuz. Finalerdietara lau bertso-bikote sailkatuko dira eta finalean bi izango dira.Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta saio aurretik gaztetxean bertan afaltzeko aukera izango da.

Finala maiatzaren 21ean izango da, Mutrikun egingo den Plazatik Gaztetxera Egunean.

Saioetako bertsoaldi onenak BERTSOAN
Plazatik Gaztetxera sariketako
antolatzaileekin elkarlanean arituko da BERTSOA eta saioetako informazioaz gain, bertsoaldi onenak ere ikusgai izango dituzue gure atarian.

Plazatik Gaztetxera sariketa: egin beharreko lanak
Plazatik Gaztetxera sariketa: saioen egutegia


Albiste gehiago

Ilaski Serrano - kazetaria eta telebistako aurkezlea 2023-09-20

«Txapelketa Nagusikoa lan ahaztezinetako bat izango da»

Hitzetik Hortzera programarako jarriak 2023-09-20

«Presarenak» Joanes Ilarregiren bertso jarriak

Nerea Bruño - Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2023-09-18

«Aurten ere ahalegin berezia egin da euskara Nafarroa osora zabaltzeko helburuan»

Ione Narbaiza - Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2023-09-14

«Udazkeneko faseak 10 saio izango ditu eta sarrerak eskuragarri daude»

Leixuri Arrizabalaga - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua 2023-09-14

«Benetan garrantzitsua da gure-gurea den bertsolaritza plazaratzea»

Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14

«Azpimarratzekoa da txapelketak bertso munduan duen garrantzia»