Eibarren, egun osoz 2016-04-12

Nafarroako eskolarteko finala ostiralean

Apirilaren 17an ospatuko da Eibarren Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, eta Eskolarteko finala ere bertan jokatuko da. Goizeko 11:00etan hasiko da Coliseo antzokian. Ondoren, bazkaria eta jolasak izango dira.
Igande honetan ospatuko da Eibarren Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, eta Eskolarteko finala ere bertan jokatuko da. Goizeko 11:00etan hasiko da Coliseo antzokian eta aurrez eginiko bost kanporaketetatik sailkatutako ondorengo zortzi bertsolariek abestuko dute: Gontzal Belategi, Beñat Mujika, Andoni Mujika, Aizpea Garmendia, Urko Arregi, Itziar Mendia, Libe Goenaga eta Ane Peñagarikano. Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi arituko da.

Finala bukatu ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute gaztetxoek arratsalderako prestatutako jolasei ekin aurretik.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Egun honetarako autobuseko txartela eta kamiseta salgai egongo dira www.bertsosarrerak.eus webgunean martxoaren 31 arte.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza