Ostiralean hasi zen Araban 2016-04-11

Izar Mendiguren Oholtzapetik egitasmoko lehen finalista

Izar Mendiguren Oholtzapetik egitasmoko lehen finalista
Izar Mendiguren aukeratu zuen publikoak Oholtzapetik egitasmoaren lehen kanporaketan, Ozaetan jokatutako saioan. Berekin batean, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika eta Orlando Arreitunandia aritu ziren kantuan.
Izar Mendiguren aukeratu zuen publikoak Oholtzapetik egitasmoaren lehen kanporaketan, Ozaetan jokatutako saioan. Berekin batean, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika eta Orlando Arreitunandia aritu ziren kantuan, Nieves del Alamo aurkezle zela. Plazako saio bizia eta gustagarria bertaratutako entzuleentzat. Saioan, 35 lagunek epaitzeko ariketa egin zuten eta Mendiguren izan zen euren gustokoena eta ondorioz maiatzaren 13an Legution kantatuko duena.

Murgian hurrengo saioa
Datorren ostiralean, Murgiako liburutegian, 20:30an, bigarren kanporaketa jokatuko da. Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategik kantatuko dute.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza