Bertso txiki, saio haundi 2016-04-12

Zeraingo desafioko lehen saioan Zeberio eta Igartzabal irabazle

"Bertso txiki, saio haundi" bertso-desafioa antolatu dute Zerainen, bikoteka eta neurri txikian kantatuz. Pasa den ostiralean jokatu zen lehen saioa, eta Xabier Zeberio eta Aratz Igartzabalek irabazi zuten. Maialen Akizu eta Iñaki aritu ziren kantuan beraiekin. Datorren ostiralean jokatuko da bigarren eta azken finalaurrekoa Zerainen eta han erabakiko da bigarren bikote finalista.
Pasa den ostiralean jokatu zen lehen saioa Zerainen, eta Xabier Zeberio eta Aratz Igartzabalek irabazi zuten. Maialen Akizu eta Iñaki Murua aritu ziren kantuan beraiekin.

"Bertso txiki saio haundi" bertso desafioko antolatzaileak "gustora" daude lehen saioarekin; "jende asko hurbildu zen eta giro onean gainera". Bertso desafio hau Zeraingo Zerainlab ekimenak antolatu du, eta bertsolariek bikoteka hartuko dute parte neurri txikiko doinuetan kantatuz.

Bigarren eta azken finalaurrekoa datorren ostiralean
Datorren ostiralean jokatuko da bigarren eta azken finalaurrekoa Zerainen eta han erabakiko da bigarren bikote finalista. Gemma Urteaga eta Millan Telleria, eta Eneko Araiztegi eta Mikel Mendizabal bikoteak arituko dira kantuan. Lehen saioa 19:00etan Ostatun izango da, bigarrena 20:00etan Mandion eta hirugarrena afalostean Otatza sagardotegian.

Finala apirilaren 30ean izango da, bazkalostean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza