2016-04-13

Sareko plazak jarraipen berezia

Bertsoa sareko plazak jarraipen berezia egiten ari zaio Europa bat-batean egitasmoari, joan den udazkenean Katalunian eta Leonen izandako topaketa haietatik hasita. Udaberriko girotze saioak ere gertutik jarraituko ditu. Hala, jaialdi guztietako hautaketa eskainiko du sarean biharramunerako. Bertsolariekin batean, Sardiniako cantadoriak, Kurdistango dengbêj-a eta Kataluniako glasodoreen errealitatea ezagutuko dugu protagonisten ohotik. Bertsolarien hitzak ere jasoko ditugu, euren inpresioak plazaratzeko. Saio bakoitzari begirada berezia ere eskainiko diogu, jaialdia egiten den herriko edo bertso-eskolako kideen bertsoaren bidez azalduko duguna.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza