Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-04-14

Bermeon jokatuko da bigarren kanporaketa

Bermeon jokatuko da bigarren kanporaketa
Igande honetan izango da hitzordua Bermeoko Kafe Antzokian 18:00etan. Aitor Arrutia, Ander Elortegi, Dani de Miguel, Imanol Arrutia, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia ariko dira kantuan.
 Joan zen asteburuan abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko fasea Berrizen. Bermeon jokatuko da bigarren kanporaketa igande honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kafe Antzokian. Olatz Larrinaga aurkezle dela, honako seikote hau ariko da kantuan:

 Aitor Arrutia Azkueta
 Ander Elortegi Garatea
 Dani de Miguel Avecilla
 Imanol Arrutia Azkueta
 Jone Larrinaga Dañobeitia
 Julen Ibarguengoitia Ordorika


 Epaimahaian, berriz, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira Itziar Basterretxea Olarreaga idazkari dutela.

 Egin beharreko lana

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko handian ofiziotan hiruna bertso
 -Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
 -Lauko handian ofiziotan launa kopla
 -Bakarkako lana: gai bati buruz bi bertso, doinu eta neurri librean

 Sarrerak bertan eskuragarri


 Sarrerak Kafe Antzokiko txarteldegian bertan erosi ahal izango dira. Saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira leihatilak, 17:00etan, alegia.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza