Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2016-04-16

Joanes Illarregi nagusi Nafarroako Eskolartekoan

Joanes Illarregi nagusi Nafarroako Eskolartekoan
Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Atziber Grados, Bittori Elizalde, Lide Arrieta eta Ainhoa Arrizabalagak kantatu zuten atzoko saioan, Altsasun.
 Altsasuko Itsasi Euskaltegian Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu zen atzo. Txapelketek ohikoa duten lehia kutsua apaltzeko asmoz, formatu bereziko saioa izan zen atzo Maider Ansak aurkeztu zuena.

 Lehendabiziko fasean bertaratu ziren bertso-eskoletako ikasle guztiek izan zuten kantatzeko aukera. Gaia jarrita, lau oinak emanda eta hitza emanda kantatzeko aukera izan zuten: hamar minutuan bertsoa pentsatzen zuen edonork izan zuen kantatzeko aukera. Azkenean Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Aitziber Grados, Bittori Elizalde, Lide Arrieta eta Ainhoa Arrizabalaga animatu ziren kantura.

 Lau bertsolari bigarren fasean

 Behin ariketa hauek eginda eta epaileek hala erabakita, lau bertsolari hauek sailkatu ziren bigarren fasera:

 Xabat Illarregi
 Joanes Illarregi
 Idoia Granizo
 Ekain Alegre

 Zortziko txikian ofiziotan bina bertso osatu ondoren, koplatan aritu ziren kantuan. Azkenean Joanes Illarregik irabazi zuen txapela, Xabat Illarregiren aurretik. Biak ariko dira ekainaren 4an Ereñotzun jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan.

 Saio ondorengo merenduan kantuan aritutako bertsolari gazteek elkar ezagutzeko aukera izan zuten.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu