Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-04-18

Ander Elortegi nagusitu da Bermeon

Ander Elortegi nagusitu da Bermeon
Atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko Faseko bigarren kanporaketa. Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Julen Ibarguengoitia, Aitor Arrutia, Jone Larrinaga, Imanol Arrutia eta Dani de Miguel.
 Aurrera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko Fasea. Atzo bigarren kanporaketa jokatu zen Bermeoko Kafe Antzokian. Aretoa lepo bete zen saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Ander Elortegi Garateak          179,25 puntu
 2.- Julen Ibarguengoitia Ordorikak   159,5 puntu
 3.- Aitor Arrutia Azkuetak           153 puntu
 4.- Jone Larrinaga Dañobeitiak       147,5 puntu
 5.- Imanol Arrutia Azkuetak          132 puntu
 6.- Dani de Miguel Avecillak         94 puntu

 Udaberriko Sailkapena


 Gauzak honela, bi saio jokatuta, honela dago Udaberriko Faseko sailkapena:

 1.- Ander Elortegi Garateak                    179,25 puntu
 2.- Peru Vidal Gurrutxagak                     178,25 puntu
 3.- Aitor Bizkarra Ruizek                      176,75 puntu
 4.- Beñat Romero Maguregik                     163 puntu
 5.- Julen Ibarguengoitia Ordorikak             159,5 puntu
 6.- Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"-k      159,5 puntu
 7.- Aitor Arrutia Azkuetak                     153 puntu
 8.- Jone Larrinaga Dañobeitiak                 147,5 puntu
 9.- Mikel Galartza Idirinek                    146,25 puntu
 10.- Imanol Arrutia Azkuetak                   132 puntu
 11.- Iñaki Lersundi Arrizabalagak              130 puntu
 12.- Dani de Miguel Avecillak                  94 puntu

 Datorren asteburuan bi saio

 Datorren asteburuan beste bi saio jokatuko dira. Larunbatean Erandioko Josu Murueta aretoan izango da hitzordua, arratsaldeko 17:30ean. Igandean, berriz, Ondarroako Beikozini antzokian jokatuko da kanporaketa, ordu berean.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra