atzo jokatu zen Eibarren 2016-04-18

Beñat Mujikak irabazi du Gipuzkoako eskolartekoa

Beñat Mujikak irabazi zuen atzo Gipuzkoako eskolartekoa eta Aizpea Garmendia gelditu zen bigarren. Biak Euskal Herriko finalean izango dira. Mujikak idatzikiakoa ere irabazi zuen. Eibarko Coliseo antzokian jokatu zen finala Gipuzkoako bertso eskolen egunaren baitan. 250 entzule inguru izan ziren ekitaldian. Arratsaldean jarraitu zuen festak.
Gipuzkoako bertso eskolen eguna ospatu zen atzo Eibarren. Urtero bezela bertso eskoletako 200 gaztetxo bildu ziren egun pasa. Goizean, Eskolarteko finala jokatu zen. Oholtzan zortzi bertsolari gazte: Gontzal Belategi, Beñat Mujika, Andoni Mujika, Aizpea Garmendia, Urko Arregi, Itziar Mendia, Libe Goenaga eta Ane Peñagarikano. Publikoan, 250 entzule, gehienak bertso-eskoletako kideak baina baita bertsozale helduak ere. Maila handiko finala joan zen eta Beñat Mujika izan zen irabazle. Aizpea Garmendia gelditu zen bigarren. Biak Euskal Herriko finalean izango dira.  Mujikak idatzizkiakoa ere irabazi zuen. Arratsaldean jarraitu zuen festak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza