Oholtzapetik egitasmoa Araban 2016-04-18

Oihane Perea aukeratu dute entzuleek Murgian

Oholtzapteik egitasmoko bigarren kanporaketa jokatuko zen ostiralean Murgian. Lau bertsolari aritu ziren, publikoa epaile zutela: Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategi. Entzuleak Oihane Perea aukeratu zuen finalerako. Lehenengo kanporaketatik Izar Mendiguren dago sailkatuta.
Oholtzapteik egitasmoko bigarren kanporaketa jokatuko da zen ostiralean Murgian. Lau bertsolari aritu ziren, publikoa epaile zutela, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik: Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategi. Entzuleak Oihane Perea aukeratu zuen finalerako. Lehenengo kanporaketatik Izar Mendiguren dago sailkatuta.

Datorren ostiralean, Aguraingo Zabalarte etxean, 20:30an, hirugarren kanporaketa jokatuko da. Marta Ugarte gai-jartzailearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantatuko dute.

Arabako 16 bertsolari
Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute zein lau bertsolarik kantatuko duten azken saioan Legution. 

Ozaetan jokatu zen lehenengo kanporaketa eta Izar Mendiguren izan zen bozkatuena. Murgiakoaren  ondoren, Agurain eta Amurrio etorriko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza