Europa Bat-Batean 2016-04-18

Lau hizkuntza elkarrekin Hernaniko oholtzan

Atzo izan izan Europa Bat-batean egitasmoko bigarren saioa, Hernanin. Kurdistan, Sardinia, Herrialde Katalan eta Euskal Herriko inprobisatzaileek ikuskizun ederra eskaini zuten beste behin.
Aurrera doa Europa Bat-batean egitasmoa, eta igandearekin batera, bigarren saioa izan zen Hernaniko Biteri areto bete betean. Aurreko saioa, Bilbokoa, baino laburragoa izan zen. Izan ere, egin beharreko lanak zehaztuago zeuden eta itzultzaileen zeregina ere egokiago landua zuten. Aparteko giroan,  ikus-entzuleek bero erantzun zieten inprobisatzaileen ahaleginari.

Kurdistango Zinar Ala dengbêj-ak, instrumenturik gabe eta perkusioarekin aritu zen doinu eta gai tristeetan zein ezkontzetako alaiagoetan. Sardiniako Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriek ohiko ahots laguntzaileez gain, Michele Deianaren “launeddas” musika tresna izan zuten akonpainamendu. Eta Herrialde Katalanetako Christian Simelio eta Anais Falco corrandistek ere Gerard Diez musikaria izan zuten alboan. Euskal Herritik, Maialen Lujanbio eta Arrate Illarok kantatu zuten Hernaniko saioan.

Bukaera aldera nahastu ere egin ziren, eta euskaldunak sardiniarrekin edo katalanekin batera aritu ziren kantuan. Bukaerako agurra ere doinu berean egin zuten eta une hunkigarriari txalo zaparrada luzez, oso luzez, erantzun zien entzuleek.

Hurrengo saioa, Donostian, asteartez

Donostian, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola eraikinean, 18:30etik  aurrera izango da hurrengo emanaldia. Sarrera daokoa da, baina hurbiltzeko asmoa duenak gonbidapena eskatu beharko du gi-kultura@ehu.eus helbidera idatzita.

Europa Bat-batean bertsotan: Aitor Mendiluze
Gai-jartzailearen bizipenak: Maite Berriozabal

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu