Ostiralean Eibarren izan zen saioa eta larunbatean Ondarrun 2016-04-18

Jokatu dira Plazatik Gaztetxera sariketaren lehen bi kanporaketak

Jokatu dira Plazatik Gaztetxera sariketaren lehen bi kanporaketak
Eibarren Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga, eta Aitor Salegi-eta Antton Aizpurua sailkatu dira finalaurrekoetara. Ondarrun berriz, Eñaut Martikorena eta Imanol Lekunberri "Txilin", eta Koldo Gezuraga eta Aitor Irastorza. Datorren asteburuan jokatuko dira azken kanporaketak.
Ostiralean Eibarren jokatu zen XV. Plazatik Gaztetxera sariketaren lehen kanporaketa. Han izan ziren kantuan Malen Amenabar eta Aissa Intxausti, Maria Izaga eta Ane Zuazubiskar, Aitor Salegi eta Antton Aizpurua, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua.

Eibarko gaztetxean "ostiral gauek ematen duten berezko umorearekin giro ederra sortu zen, bertsotarako aproposa" antolatzaileen arabera.

"Saioak goia jotzea erabat lortu ez bazen ere, ale eder batzuk entzuteko aukera izan zuen bertaratu zen entzuleak. Herriko berben esanahia asmatzeko ariketan, esaterako, kuriosoa izan zen gertaturikoa, bakar batek ez baitzuen asmatu berba ondo definitzen, baina txisteak egiteko parada ezin aproposagoa izan zuten. Azkenik, kopletan eta bakarka aritu ziren bertsolariak eta Aitor Salegi zestoarrak bakarka bota zituen bi bertsoak nabarmendu ziren, erruleta errusiarraren jokoan, bere buruari tiro egitera zioan pertsonai baten paperetik".

Azkenean, Maddi Sarasua eta Manex Astigarragak, eta Aitor Salegi eta Antton Aizpuruak lortu zuten finalaurrekoetarako txartela, entzuleen bozkak eta publikoko talde aukeratuak hala erabakita.

Larunbatean Ondarrun izan zen bigarren kanporaketa
Arrate Illaro eta Beñat Torres, Koldo Gezuraga eta Aitor Irastorza, Txaber Altube eta Markel Baroja, eta Eñaut Martikorena eta Imanol Lekunberri "Txilin" aritu ziren kantuan. "Giro oso ona izan zen" Ondarruko gaztetxean eta "barre asko" egin zuten entzuleek. Azkenean, Eñaut Martikorenak eta Imanol Lekunberri "Txilin"-ek irabazi zuten saioa eta beste bikote sailkatua Koldo Gezuraga eta Aitor Irastorzak osatutakoa izan zen, aditu taldeak hala erabakita.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa