Aitor Esteban, Arrate Illaro, Bikain Urkiri, Gurutz Uruburu, Illart Gumuzio eta Paule Ixiar Loizaga ariko dira Erandion eta Iker Garitagoitia, Iñaki Iturriotz, Mikel Retolaza, Nerea Ibarzabal, Peio Azkarate eta Txaber Altube Ondarroan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko faseko bi saio jokatuko dira asteburu honetan.
Larunbatean Erandion Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita, Erandioko Josu Murueta kultur etxean izango da hitzordua. Honako seikote hau ariko da kantuan:
Aitor Esteban Etxebarria
Arrate Illaro Etxebarria
Bikain Urkiri Etxebarria
Gurutz Uruburu Ibarguengoitia
Illart Gumuzio Larrazabal
Paule Ixiar Loizaga Legarra Igandean Ondarroan Igandean, berriz, honako sei bertsolari hauek kantatuko dute arratsaldeko 17:30etatik aurrera Ondarroako Beikozini antzokian:
Iker Garitagoitia Astigarraga
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Mikel Retolaza Etxebarria
Nerea Ibarzabal Salegi
Peio Azkarate Elejabarrieta
Txaber Altube Sarrionandia Egin beharreko lana Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:
-Zortziko handian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Lauko handian ofiziotan launa kopla
-Bakarkako lana: gai bati buruz bi bertso, doinu eta neurri librean
Sarrerak bertan eskuragarri Sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira saioa jokatuko den aretoko leihatiletan.
Sailkapena Oraingoz, bi saio jokatuta, honela dago sailkapena:
1.-
Ander Elortegi Garateak 179,25 puntu
2.-
Peru Vidal Gurrutxagak 178,25 puntu
3.-
Aitor Bizkarra Ruizek 176,75 puntu
4.-
Beñat Romero Maguregik 163 puntu
5.-
Julen Ibarguengoitia Ordorikak 159,5 puntu
6.-
Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"-k 159,5 puntu
7.-
Aitor Arrutia Azkuetak 153 puntu
8.-
Jone Larrinaga Dañobeitiak 147,5 puntu
9.-
Mikel Galartza Idirinek 146,25 puntu
10.-
Imanol Arrutia Azkuetak 132 puntu
11.-
Iñaki Lersundi Arrizabalagak 130 puntu
12.-
Dani de Miguel Avecillak 94 puntu