Soraluzen eta Bergaran izango dira 2016-04-21

Plazatik Gaztetxera sariketako azken bi kanporaketak asteburuan

Plazatik Gaztetxera sariketako azken bi kanporaketak asteburuan
Bihar Soraluzen eta etzi Bergaran jokatuko dira XV. Plazatik Gaztetxera sariketako azken bi kanporaketak eta saio horietan erabakiko dira finalaurrekoetan abestuko duten beste lau bertso-bikoteak.
XV. Plazatik Gaztetxera sariketako azken bi kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan. Bihar Soraluzen izango da saioa eta etzi Bergaran. Bertso-bikote hauek arituko dira kantuan:

BIHAR OSTIRALA, SORALUZEN:

Mikel Goiriena eta Gorka Maiz
Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre
Mikel Lasarte eta Saioa Alkaiza
Maider Arregi eta Jon Piñedo

ETZI LARUNBATA, BERGARAN:

Unai Aranzabal eta Aitzol Iturbe
Aitor Servier eta Paula Amilburu
Josune Arakistain eta Ander Zulaika
Asier Galarza eta Aratz Igartzabal

Finalaurrekoak erabakiko dira
Sariketaren bigarren fasean bi finalaurreko jokatuko dira eta zortzi bertso-bikote sailkatuko dira kanporaketetatik. Lehenengo saioa Deban izango da hilaren 30ean eta bigarrena Markina-Xemeinen maiatzaren 7an. Finala Mutrikun izango da maiatzaren 21ean, Plazatik Gaztetxera Egunean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu