Oholtzapetik entzulea epaile ekimena 2016-04-26

Manex Agirre finalera Aguraingo saiotik

Agurainen jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren hirugaren kanporaketa. Entzuleek Manex Agirre aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko. Izar Mendiguren eta Oihane Perea ere finalean dira. Azken kanporaketa saioa Amurrion jokatuko da maiatzaren 6an.
Aguraingo Zabalarte etxean Oholtzapetik egitasmoaren hirugarren kanporaketa jokatu zen joan de ostiralean. Marta Ugarte gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantatu zuten. Plazako saio baten formatu eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioa goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen. Lau bertsolarien izenak idatzitako paper batean bat utzi behar zuten; gustukoena. Manex Agirre izan zen gustokoena Aguraingo entzuleen iritziz, eta ondorioz, maiatzaren 13an Legution kantatuko du Oihane Pereak eta Izar Mendigurenekin batera.

Maiatzaren 6an, Amurrioko Kultur Etxean, Aguraingo 20:30an, azkeneko kanporaketa jokatuko da. Oier Suarez gai-jartzailearen eskutik Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk kantatuko dute.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza