Asteburuan izan dira ospakizunak 2016-04-27

Mende laurden bete du Lasarte-Oriako bertso-eskolak

Mende laurden bete du Lasarte-Oriako bertso-eskolak
Ostegunetik hasi eta igandera arte, asteburu osoko egitaraua izan dute herrian: Andoni Egañaren hitzaldia, "Bertsotruk" egitasmoko saioa, bazkaria eta "Ez da Kasualitatea" saio berezia izan dituzte.
 25 urte bete ditu Lasarte-Oriako bertso-eskolak, eta asteburu osoko ospakizunak izan dituzte.

 Ostegunean Andoni Egañak hitzaldia eskaini zuen Xirimiri Elkartean bertsolaritzak azken 30 urteotan izan duen eboluzioaz. Arreta berezia eskaini zion 80 hamarkadaren bukaeratik 90eko hasierako garaiari, bertsolaritzaren "boom" urteei, alegia.

 Bertsotruk, bazkaria eta saio musikatua

 Ostiral gauean "Bertsotruk" egitasmoko saioa jokatu zen Jalgi Kafe Antzokian lasartearren eta gabiriarren artean. Lasartearren izenean Patxi Etxeberria, Unai Muñoa eta Ane Labaka aritu ziren eta, Gabiriatik, Eusebio Igartzabal, Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabal jardun ziren kantuan.

 Larunbatean, berriz, bertso-eskolako kide izandakoek bazkaria egin zuten Xirimiri Elkartean. Denera 25 lagun inguru elkartu ziren.

 Bukatzeko, igandean Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Ane Labaka eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan Furia Beltza tabernan. "Ez da kasualitatea" saio musikatua eskaini zuten, Amaia Agirre aurkezle zela.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza