Europa Bat-Batean 2016-04-29

Girotze saioetako une onenak bihar ETB1en

Girotze saioetako une onenak bihar ETB1en
Iluntzeko 21:00etan "Oholtzan" saioko emanaldi berezia aurkeztuko du Ilaski Serranok. Girotze Saioetan Hernanin eta Iruñean egindako saioetako une onenak eskainiko dituzte.
 Udazkenean abiatu zen Europa Bat-Batean ekimena, Leonen eta Bartzelonan egindako egonaldiekin. Joan zen astean, berriz, Euskal Herrian Girotze Saioak egin ziren eta, bertsolariekin batera, Sardiniatik etorritako cantadoriak, Kataluniatik etorritako glosadore eta corrandistak eta Kurdistandik etorritako Dengbêj bat aritu ziren.

 Bilbon, Hernanin, Donostian, Iruñean, Markina-Xemeinen, Uztaritzen eta Aramaion egin ziren saioak. Sardiniaren ordezkari Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriak aritu ziren Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileak ondoan zituztela; Herrialde katalanetatik, berriz, Christian Simelio eta Anaís Falcó corrandistak eta Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak etorri ziren Gerard Díaz eta Marcel Marimon musikariek lagunduta eta Kurdistandik, hasieran beste bi djengbêj etortzekoak baziren ere, azkenean, kontsulatuetan izandako arazoak tarteko, Zinar Ala etorri zen. Saio bakoitzean bi bertsolari izan zituzten aldamenean.

 Bihar ETB1ek girotze saioetako une onenak eskainiko ditu iluntzeko 21:00etan, Ilaski Serrano aurkezle dela. Atzerriko inprobisatzaileek egindako saio onenak aurkezteaz gain, bertsolariekin egindako trukeak ere agertuko dira programan. Hala, Julio Soto, Miren Amuriza, Arrate Illaro eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza