Plazatik Gaztetxera sariketa 2016-05-02

Maider Arregi eta Gemma Urteaga, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua lehen finalistak

Maider Arregi eta Gemma Urteaga, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua lehen finalistak
Larunbatean jokatu zen Plazatik Gaztetxera sariketaren lehen finalaurrekoa Deban. Bi bertso-bikote sailkatu ziren finalera: Maider Arregi eta Gemma Urteaga; eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua. Hurrengo larunbatean jokatuko da bigarren eta azken finalaurrekoa Markina-Xemeinen, eta han erabakiko da zein diren beste bi bertso-bikote finalistak.
Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua, Josune Arakistain eta Ander Zulaika,  Gemma Urteaga eta Maider Arregi, eta Aitor Irastorza eta Koldo Gezuraga aritu ziren kantuan pasa den larunbatean Debako gaztetxean, Plazatik Gaztetxera sariketaren lehen finalaurrekoan.

Antolatzaileen esanetan, "agur bereziekin hasi zuten saioa bertsolariek; doinu klasikoagoekin bateria, gitarrak, reggaetoia, dantzarako doinuak eta bestelakoak entzun ahal izan ziren bertan. Ondoren ariketekin hasi ziren protagonistak". Horietako batzuk azpimarratzekotan, "Gemma Urteaga eta Manex Astigarragaren saioak barre algara asko eragin zituen, gaueko une alaienetakoa burutuz. Ander Zulaikaren puntu-erantzunak izan ziren deigarrienak, erantzun azkar eta zorrotzak". Eta Maider Arregiren bakarkako lana.  "Arraunlari gazte baten paperean jarri zuten, non entrenatzaileak doping-a praktikatzera bultzatzen zuen, eta bi bertso ederrekin eman zion saioari amaiera, praktika horren aurka azalduz."

Bukaeran, aditu-taldearen eta publikoaren botoak batuta, Gemma Urteaga eta Maider Arregi, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua sailkatu ziren finalera.

Bigarren finalaurrekoa datorren larunbatean Markina-Xemeinen
Datorren larunbatean Markina-Xemeingo gaztetxean izango da Plazatik Gaztetxera sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa. Han izango dira kantuan bertso-bikote hauek:
-Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre "Beitxi"
-Eñaut Martikorena eta  Imanol Lekunberri "Txilin"
-Asier Galarza eta Aratz Igartzabal
-Aitor Salegi eta Antton Aizpurua

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza