Altzon egin zuen ostiralean azken saioa 2016-05-03

Xabier Amurizak agur esan dio bat-bateko bertsogintzari

Xabier Amurizak agur esan dio bat-bateko bertsogintzari. 75 urte bete ditu gaur eta urtemugarekin batera etorri da erabakia. Bere inguru hurbilean emana zuen horren berri eta joan den ostiralean Altzon egin zuen agurreko saioa, Miren Amuriza alabarekin batean. Bertsolaritza lanei eutsi egingo die halare eta idazle lanetan zentratzeko asmoa agertu du. Ekainaren hirugarren astean bere omenezko zenbait ekitaldi izango dira.
Xabier Amurizak agur esan dio bat-bateko bertsogintzari. 75 urte bete ditu gaur eta urtemugarekin batera etorri da erabakia. Bere inguru hurbilean jada emana zuen horren berri eta joan den ostiralean Altzon egin zuen agurreko saioa, Miren Amuriza alabarekin batean. Bat-bateko jarduna utzi arren, Amurizak iragarri du bertsolaritzako bere sormen lanekin aurrera baina, halare, hemendik aurrera idazle lanetan zentratzeko asmoa agertu du.

51 Urte plazan
Xabier Amurizak 51 urte egin ditu plazan. Bertsolaritzak alderdi askotatik landu du: bat-batekoa, bertso jarrien alorra, bertso musikatuak... eta teorizazio lan sakonak ere egina da. Berea da lehenengo hiztegi errimatua ere.

Ekitaldiak ekainean
Altzoko (Gipuzkoa) Elordi elkartean esan dio agur Amurizak bat-bateko jardunari, publikoki azkena zela iragarri gabe baina bertara bildutakoek bazekiten hura izango zela Xabier Amurizaren azken bat-bateko bertso saioa. Aurretik bere bertso bizitza azaldu zuen Manu Olano aurkezlearen puntuei erantzunez. Ekainean ere izango da Etxanoko bertsolaria omentzeko ekitaldirik.


Xabier Amurizaren agurreko bertsoa

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri