Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-05-05

Gueñesen eta Orozkon jokatuko dira asteburuko kanporaketak

Gueñesen eta Orozkon jokatuko dira asteburuko kanporaketak
Axier Goñi, Eneko Arrate, Jon Larrabide, Josu Landeta, Peio Arondo eta Txaber Ormazabal ariko dira Gueñesen eta Asier Galarza, Ekaitz Larrazabal, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Larrazabal, Joanes Igeregi eta Nuria Cortada Orozkon.
 Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko faseko bi saio jokatuko dira asteburu honetan.

 Larunbatean Gueñesen

 Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita, Gueñesko Sodupeko kultur etxean izango da asteburuko lehenengo saioa. Honako seikote hau ariko da kantuan, Idoia Anzorandia Kareaga aurkezle dutela:

 Axier Goñi Arsuaga
 Eneko Arrate Sololuze
 Jon Larrabide Fuldain
 Josu Landeta Egurrola
 Peio Arondo Barandiaran
 Txaber Ormazabal Villanueva


 Igandean Orozkon

 Igandean, 17:30an hasita, Orozkoko Donibane aretoan izango da saioa. Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da gai-emaile lanetan. Bertsotan, berriz, honako hauek:

 Asier Galarza Garai
 Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo"
 Garikoitz Sarriugarte Onaindia
 Ibon Larrazabal Landa "Larra"
 Joanes Igeregi Santamaria
 Nuria Cortada Ibañez


 Sarrerak bertan eskuragarri

 Sarrerak Gueñesen eta Orozkon erosteko aukera egongo da, aretoetako leihatiletan, saioak hasi baino ordubete lehenagotik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza