Markina-Xemeinen jokatuko da bigarren finalaurrekoa 2016-05-05

Larunbatean erabakiko da Plazatik Gaztetxera sariketaren finala

Larunbatean Markina-Xemeingo gaztetxean jokatuko da XV.Plazatik Gaztetxera sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa. Han jakingo da zein izango diren beste bi bertso-bikote finalistak. Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre "Beitxi", Eñaut Martikorena eta Imanol Lekunberri "Txilin", Asier Galarza eta Aratz Igartzabal, eta Aitor Salegi eta Antton Aizpurua izango dira kantuan. Saioa afalostean izango da.
Gemma Urteaga eta Maider Arregi, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua sailkatu ziren Debako finalaurrekoan, eta larunbatean Markina-Xemeingo gaztetxean jokatuko den bigarren eta azken finalaurrekoan jakingo da zein beste bi bertso-bikote izango diren XV. Plazatik Gaztetxera sariketaren finalean.

Bikotea hauek izango dira kantuan Markina-Xemeinen:
-Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre "Beitxi"
-Eñaut Martikorena eta  Imanol Lekunberri "Txilin"
-Asier Galarza eta Aratz Igartzabal
-Aitor Salegi eta Antton Aizpurua

Saioa afalostean izango da.

Finala maiatzaren 21ean Mutrikun
Finalaurrekoetatik sailkatzen diren lau bertso-bikoteak maiatzaren 21ean Mutrikun izango den finalean abestuko dute. Finalarekin batera, egun osoko jaia izango da  Plazatik Gaztetera Eguna.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza