Bi urtez behin antolatzen du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak 2016-05-05

Bihar jokatuko da II.Erniarraitz Bertso Kopa Azkoitian

Bihar jokatuko da II.Erniarraitz Bertso Kopa Azkoitian
Bihar gauean jokatuko da II.Erniarraitz Bertso Kopa Azkoitiko Matadeixe Kulturgunean. Kopa irabazi nahian bertsolari hauek arituko dira kantuan: Mikel Artola, Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Asier Garate "Txibilter", Oihana Iguaran, Unai Izagirre, Ane Labaka, Eli Pagola, Aitor Urbieta eta Iban Urdangarin. Sariketaren hiru faseak gau bakarrean jokatuko dira.
Bi urtez behin antolatzen du Erniarraitz Bertso Kopa izen bereko Bertsozale Elkarteak; aurtengoa bigarrena izango da. Gau bakarrean jokatuko dira sariketaren hiru faseak: lehenengoan hamar bertsolari arituko dira kantuan, bigarrenean sei eta azkena bi bertsolariren arteko buruz burukoa izango da.

Hamar bertsolari hauek izango dira kantuan: Mikel Artola, Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Asier Garate "Txibilter", Oihana Iguaran, Unai Izagirre, Ane Labaka, Eli Pagola, Aitor Urbieta eta Iban Urdangarin.

Egin beharreko ariketak
Lehen fasean, binaka ofizioa osatu beharko dute zortziko handian eta puntu-erantzunak. Bigarren fasean, binaka ofizioa osatu beharko dute zortziko txikian, kopla-saioa eta bi hitz bertso bakarrean lotzea. Eta buruz burukoan, binaka ofizioa osatu beharko dute hamarreko txikian, puntutan arituko dira ondoren eta bukatzeko hitz bati bertsoa jarri beharko diete.

II.Erniarraitz Bertso Kopa, bihar gaueko 22:00etan Azkoitiko Matadeixe kulturgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza