Ostiralean egin zen sariketa Azkotiko Matadeixen 2016-05-10

Asier Garate "Txibilter"ek irabazi du Bertso Kopa

Asier Garate "Txibilter"ek irabazi du Bertso Kopa
Bigarren aldiz egin da Erniarraitz Bertso Kopa. Ostiralean izan zen Azkoitiko Matadeixen eta Asier Garate "Txibilter"-ek irabazi zuen Oihana Iguaranekin buruz burukoa jokatuta. Simone Monni cantadoriak eman zion garaikurra irabazleari eta han elkartu zirenek Sardiniako kantu inprobisatua entzuteko aukera izan zuten.
Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Unai Izagirre "Attola", Asier Garate "Txibilter", Aitor Urbieta, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Ane Labaka igo ziren ostiralean Azkoitiko Matadeixe kulturguneko oholtzara. Erniarraizko Bertso Kopa zegoen jokoan.

Bigarren aldiz antolatu du Erniarraizko Bertsozale Elkarteak sariketa hau eta "giro ederra sortu zen hamar bertsolarien eta Matadeixen elkartu ziren 150 entzuleren artean" diote antolatzaileek.

"Hiru fasetan banatu zen saioa eta epaile lanak entzuleen artean banatu ziren, fase bakoitzean bost epaile izendatuz. Lehen fasetik Unai Izagirre, sier Garate "Txibilter", Asier Azpiroz, Aitor Urbieta, Maddalen Arzallus eta Oihana Iguaran pasatu ziren bigarrenera. Azkenik, buruz-burukoan Oihana Iguaran eta Asier Garate "Txibilter"-ek kantatu ondoren azkoitiarra nagusitu zen"

Sardiniako kantu inprobisatua ere oholtzan
Simone Monni cantadoriak eman zion saria irabazleari eta Matadeixen elkartu ziren bertsozaleek Sardiniako kantu inprobisatua entzuteko aukera izan zuten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza