Oholtzapetik entzulea epaile ekimena 2016-05-09

Serapio Lopez ere finalera Oholtzapetik ekimenean

Amurrion jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren azkeneko kanporaketa. Entzuleek Serapio Lopez aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko. Berarekin batean, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirrere arituko dira, ostiralean Legution.
Amurrion jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren azkeneko kanporaketa. Entzuleek Serapio Lopez aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko. Berarekin batean, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirrere arituko dira, ostiralean Legution.

Amurrioko saioan Xabi Igoa, Serapio Lopez, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk kantatu zuten, Oier Suarez gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik. Plazako saio baten formatu eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioak, aurrekoak bezala, goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen.

Finala Legution


Lau kanporaketa eta 16 bertsolarik kantatuta, finala Legution jokatuko da datorren ostiralean, kulturetxean, 20:30etan. Bukaerako ekitaldia jaialdi formatuan egingo da eta ez da epailerik izango. Bertsoak sareko plazan izango dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza