Larunbatean Mutrikun jokatu zen finala 2016-05-23

Aitor Salegi eta Antton Aizpurua irabazle Plazatik Gaztetxera sariketan

Aitor Salegi eta Antton Aizpurua irabazle Plazatik Gaztetxera sariketan
Plazatik Gaztetxera Eguna ospatu zuten larunbatean Mutrikun. Eguerdiko poteoarekin hasita, bazkalostean jokatu zen XV.Plazatik Gaztetxera sariketaren finala. Kantuan lau bertso-bikote: Maider Arregi eta Gemma Urteaga, Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre “Beitxi”, Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga, eta Aitor Salegi eta Antton Aizpurua. Saioa bukatuta, Aitor Salegi eta Antton Aizpurua izendatu zituzten txapeldun.
Mutrikun jokatu zen XV. Plazatik Gaztetxera sariketaren finala larunbatean, Plazatik Gaztetxera Egunean. Eguerdiko poteoaren ostean, gaztetxean elkartu ziren bazkaltzeko eta bazkalosteko jolasak eginda hasi zen finaleko saioa.

Lau bertso-bikote aritu ziren kantuan:
-Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre “Beitxi”
-Aitor Salegi eta Antton Aizpurua
-Gemma Urteaga eta Maider Arregi
-Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua

Antolatzaileen esanetan, "agur ezin originalagoekin hasi zuten saioa, Gemma eta Maiderrek elizkizun txiki bat eta guzti eskaini zuten. Umorea nagusitu zen, bereziki kopletako ariketetan. Bertsolariek euren burua defenditu behar izan zuten hiru irizpideren bueltan: Nor ez ditu tragoak gonbidatzen gaztetxeko barran lanean dagoenean, nork ez du inoiz kopiatu azterketetan, eta nork ez du inoiz sexu harremanik izan. Bakarka ere fin aritu ziren bertsolariak". Zortziko txikian eta hamarreko txikian ere aritu ziren ofizioan, eta puntuak ere jarri zizkien erantzuteko.

Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre “Beitxi"-rekin buruz burukoa jokatuta, Aitor Salegi eta Antton Aizpurua-k irabazi zuten XV.Plazatik Gaztetxera sariketa.

Gaztetxea bete-beteta, festak segida izan zuen Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitilariekin.
 


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza