Maiatzean larunbatero Santutxuko Karmelo plazan 2016-05-12

Udaberriko bertso-saioak Bilbon

Bilboko Santutxuko Karmelo plaza, bertsoplaza bihurtzen da maiatzeko larunbatetan. Urtero bezala, aurten ere udaberriko saioak antolatu ditu Santutxuko bertso-eskolak, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Pasa den larunbatean izan zen lehenengoa. Han izan zen BERTSOA eta laister izango dituzue ikusgai bertsoaldi onenak. Etzi, "Ez da kasualitatea" saio berezia egingo dute Miren Amurizak, Oihana Bartrak, Onintza Enbeitak eta Alaia Martinek. Saioa 13:00etan hasiko da.
Bilboko Santutxuko Karmelo plaza, bertsoplaza bihurtzen da maiatzeko larunbatetan. Urtero bezala, aurten ere udaberriko saioak antolatu ditu Santutxuko bertso-eskolak, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Pasa den larunbatean izan zen lehenengoa: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan. BERTSOA ere han izan zen eta laister izango dituzue ikusgai bertsoaldi onenak. Aurrerapen moduan, hor duzue Beñat Gaztelumendi-ren hasierako agurra.

Etzi "Ez da kasualitatea" saio berezia
Miren Amuriza
, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martin izango dira kantuan etzi. "Ez da kasualitatea" saio berezia eskainiko dute Garikoitz Otamendi eta Araitz Bizkai musikarien laguntzarekin. Emanaldia eguerdiko 13:00etan hasiko da Santutxuko Karmelo plazan.

Beste bi saio izango dira datozen asteetan:
MAIATZAK 14, 13:00etan Santutxuko Karmelo plazan: Amets Arzallus, Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Julio Soto

MAIATZAK 27 (ostirala), 20:00etan bertso-poteoa Santutxu auzoan: Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza