Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-05-12

Arrigorriagan jokatuko da azken-aurreko kanporaketa

Arrigorriagan jokatuko da azken-aurreko kanporaketa
Larunbatean izango da hitzordua, 17:30ean, Lonbo aretoan. Ander Aldazabal, Arkaitz Zipitria, Galder Bilbao, Igor Galarza, Joseba Artza eta Unai Mendiburu ariko dira kantuan Ane Arnaiz aurkezle dutela.
 Azken txanpan sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko fasea. Azken-aurreko kanporaketa jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 17:30ean hasita, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Ane Arnaiz Sanchez aurkezle dela honako seikote hau ariko da kantuan:

 Ander Aldazabal Olabarri
 Arkaitz Zipitria Mendizabal
 Galder Bilbao Martinez "Txapi"
 Igor Galarza Intxausti
 Joseba Artza Zubillaga
 Unai Mendiburu Valor


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
 -Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
 -Lauko handian ofiziotan launa kopla
 -Bakarkako lana: gai bati buruz bi bertso, doinu eta neurri librean

 Sarrerak bertan salgai

 Sarrerak Lonbo aretoan bertan erosi ahal izango dira. Leihatilak arratsaldeko 16:30ean zabalduko dira.

 Sailkapena

 Bi saioren faltan, honela dago Udaberriko faseko sailkapena:

 1.- Imanol Uria Albizurik                      189 puntu
 2.- Nerea Ibarzabal Salegik                    188,5 puntu
 3.- Arrate Illaro Etxebarriak                  188 puntu
 4.- Garikoitz Sarriugarte Onaindiak            182 puntu
 5.- Mikel Goiriena Larrazabalek                180 puntu
 6.- Ander Elortegi Garateak                    179,25 puntu
 7.-Peru Vidal Gurrutxagak                     178,25 puntu
 8.- Aitor Bizkarra Ruizek                      176,75 puntu
 9.- Mikel Retolaza Etxebarriak                 174,5 puntu
 10.- Iñaki Iturriotz Zuluagak                  172 puntu
 11.- Txaber Altube Sarrionandiak               171 puntu
 12.- Josu Landeta Egurrolak                    168 puntu
 13.- Eneko Arrate Sololuzek                    166,5 puntu
 14.- Beñat Vidal Gurrutxagak                   166 puntu
 15.- Txaber Ormazabal Villanuevak              164,5 puntu
 16.- Beñat Romero Maguregik                    163 puntu
 17.- Aissa Intxausti Aburruzak                 161,5 puntu
 18.- Paule Ixiar Loizaga Legarrak              161 puntu
 19.- Asier Galarza Garaik                      161 puntu
 20.- Julen Ibarguengoitia Ordorikak            159,5 puntu
 21.- Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"-k     159,5 puntu
 22.- Ion Barrocal Besgak                       157,5 puntu
 23.- Itxaso Paia Ruizek                        156,5 puntu
 24.- Nuria Cortada Ibañezek                    155,5 puntu
 25.- Aitor Arrutia Azkuetak                    153 puntu
 26.- Peio Arondo Barandiaranek                 150,5 puntu
 27.- Ibon Larrazabal Landa "Larra"-k           148 puntu
 28.- Jone Larrinaga Dañobeitiak                147,5 puntu
 29.- Mikel Galartza Idirinek                   146,25 puntu
 30.- Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo"-k     145,5 puntu
 31.- Iker Garitagoitia Astigarragak            144,5 puntu
 32.- Illart Gumuzio Larrazabalek               142,5 puntu
 33.- Aitor Esteban Etxebarriak                 142,5 puntu
 34.- Xabier Irakulis Agirrek                   139,5 puntu
 35.- Gurutz Uruburu Ibarguengoitiak            137,5 puntu
 36.- Axier Goñi Arsuagak                       136 puntu
 37.- Imanol Arrutia Azkuetak                   132 puntu
 38.- Peio Azkarate Elejabarrietak              132 puntu
 39.- Koldo Gezuraga Seijidok                   132 puntu
 40.- Joanes Igeregi Santamariak                131 puntu
 41.- Iñaki Lersundi Arrizabalagak              130 puntu
 42.- Jon Larrabide Fuldainek                   111 puntu
 43.- Bikain Urkiri Etxebarriak                 94,5 puntu
 44.- Dani de Miguel Avecillak                  94 puntu    

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra