Bertsotruk 2016-05-13

Bertso pilotakadak

Bertso pilotakadak
Maiatzaren 6an Lilibertso eta Tolosaldeko Harituz bertso-eskolak elkartu zituen Gernika-Lumon Bertsotruk ekimenak. Hemen duzue Ander Elortegi, Lilibertsoko kideak egindako kronika.
Maiatzaren 6an Lilibertso eta Tolosaldeko Harituz bertso-eskolak elkartu zituen Gernika-Lumon Bertsotruk ekimenak. Hemen duzue Ander Elortegi, Lilibertsoko kideak egindako kronika:

                                                              BERTSO PILOTAKADAK

Eskupilota bolo-bolo dabilen egun hauetan, aukera aprobetxatu genuen Gernikako Harizpe elkartean, Harituz eta Lilibertsoren arteko bertso trukea frontoi giroz janzteko. Bilboko Bizkaia Frontoia bailitzan, partidu orotan erabiltzen den hasierako txapa botaz erabaki ziren gerriko urdin eta gorriak jantziko zituzten hiruko taldeak eta horrekin batera ekin zitzaion bertso partiduari. Orotariko gaiak gailendu ziren saioan zehar, betiere, kirol honen kutsuaz apaindurik, halanola, apustu kontuak, iragarki onenaren bilaketa, soziedadeko bazkarien gorabeherak e.a.

Bertsolariek elkarren artean adar jotzeko aukera ere eduki zuten puntu zailak jarriz bata besteari eta librean koplaka arituz. Ikusleen erantzuna oso ona izan zen, gehiengo gaztea egonik txaloz jaso baitzuten bi euskal ohitura hauen uztarketa. Momentu batean ere ez zenez umorea falta izan, saioko aurkezleak berdindutzat eman zuen desafioa, eskupilota partida batean gertatu ezin dela eta, salbuespen bat egingo zuela argudiatuz.

Emaitzak emaitza, emandako bertso pilotakada bakoitzak bi bertso eskolen arteko harremanak sendotzea zuenez helburu, zorionez, horri zegokionean, ez zen txapapera pilotarik erori.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza