Bertsotruk 2016-05-13

Bortziriak vs. Debagoiena

Bortziriak vs. Debagoiena
Apirilaren 2an Lesakan elkartu ziren Bortziriak eta Debagoienako bertso-eskolak. Bertsotruk ekimena jai-giroan ospatu zuten bi bertso-eskolek. Hemen duzue Ane Zuazubiskarren kronika.
Apirilaren 2an Lesakan elkartu ziren Bortziriak eta Debagoienako  bertso-eskolak. Bertsotruk ekimena jai-giroan ospatu zuten bi bertso-eskolek. Hemen duzue Ane Zuazubiskar-en kronika:

11:30ean jarri ziguten lesakarrek zita, eta zintzo-zintzo abiatu ginen debagoiendarrok. A-8arekin muturtuta eta berandu iritsi ginen Lesakako Arranora; berandu, baina garaiz. Herriko Gazte Egunaren aitzakian bildu ginen Bortzirietan, elkarren arteko bigarren saioa egiteko.

Eguraldia eta musikariak lagun, Buruztanka Gaztetxean ekin genion bertso poteoari. Tabernaz taberna, herriko kaleak zeharkatu genituen ordu eta erdi inguruan. Umoretik jo zuen saioak, eta ez zen adarjotzerik falta izan. Bertsolariak gogotsu, eta gazteak animoso. Hauek Lesakako bertso eskola ordezkatu zuten kideak:

Manu Goiogana
Josu Sanjurjo
Yoar Tainta

Eta hauek, Debagoienetik hara hurbildu ginenak:

Unai Aranzabal
Ane Zuazubiskar
Garikoitz Lopez de Munain
Axier Arriaran

Gazte asanbladako kideak eurak aritu ziren saioa gidatzeko lanetan. Azken taberna eta plaza utzi, eta bazkaltzeko bidea hartu genuen. Menuarekin gustora, eta planarekin gustorago, bazkalostean plazan antolatu ziren gazte jolasetan ere aritu ginen bertsotan parte hartzaileok. Hortik aurrerakoak, Josu Sanjurjok harrera bertsoan kantatuak babesten ditu: “Lesakan gertatzen dena / Lesakan geldituko da”.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu